Urte bi gurasoen heriotzaren ondotik | ||
Dagoeneko urte bi joan dira gurasoak, bata bestearen ondotik, hil zirenetik, isiltasunean, iheska balihoa bezala joan diren urte bien denbora, luze, ahanzkor, norbera ezerezean uzten duena haize-zurrunbilo bortitz baten moduan. Dagoeneko urte bi joan dira eta zenbat joanen diren ez dakit, nire bizitzaren luzean bezainbeste, eta gure arreba nagusiaren eta anaia gaztearen, haiek baitira gure denboraren alta eta omega. Dagoeneko urte bi joan dira gure inguruko harresia jausi eta gurasoak hil zirenetik, astiro, mazaltasunez, ohi zuten moduan, eta Jainkoari esker lar minik gabe, udazkeneko orbe la doan bezala, eta lagunek elkarri agur egiten arratsalde gogoangarri bat batera eman eta gero. Dagoeneko urte bi joan dira gurasoak hil zirenetik eta bizitzari eusten diogunetik heriotzaren kemenaz. Los Angeles-en, 2001-8-24an. [Andolin Eguzkitza]
[Dos
anys després de la mort dels pares] [Traducció de Vicent Berenguer i Eduard Verger] |
| a | entrada | Llibre del Tigre | sèrieAlfa | varia | Berliner Mauer |