Sepia eta Gorria
Limako lau olerkari
Villacorta, Falconí, Pólack eta Chirif, haiek badakite Limako zeruak apenas hiruz-palau puntu izartsu erakusten dituela. Hala ere, idazten dute. Eta jakin badakite betaurrekoak eta orriak lausotzen digun sirimiria eta neguko hotz bustita zer diren. Dena den, Lima deritzogun espazio txiki honetan, denbora eta irakurmenari esker, Peruko poesian toki garrantzitsu batean aurkitzen den proposamen solido bat osatzen dute. Egia esateko, erakusketa motz honetan jende asko falta dela nabaria da, eta horren jatorria Peru (ez Lima bakarrik) sortzaile-sormenezko izatasun duen kontraste handiko herri bat dela da. Olerkariak asko dira eta askok poesiaren izena goraipatzen dute; dena dela, hots berri hauek ere arreta handia merezi dute. Haiek guztiek, nahiz eta estilo, paisai, gai eta intentsitate desberdinak izan arren, bat egiten dute eta beren kalitate eta indarragatik nabarmen dira. Poema sorta honekin hizkuntza-espazioko distantziak apurtzea espero dugu eta Limako zati txiki honek –hurrengo emanaldi batean probintzietako zeruak aurkituko ditugu, dudarik gabe askoz aberatsagoak eta izartsuagoak– irakurle maiteen begiak eta bihotzak bete dezala.
Andrea Cabel] [Traducció de Maider Esquibel
| a | entrada | Llibre del Tigre | sèrieAlfa | varia | Berliner Mauer | |